Natura turismoaren inguruko II. jardunaldiak
Euskal Herriko turismo eskaintzaren funtsezko zatia da Natura Turismoa, eta balio erantsi handiagoa ematen
dio helmugari, urtaro-izaerari aurre egiteko tresna bikaina izateaz gainera.
Segmentu hori hazten ari da argi eta garbi; hasieran, bertakoak ziren turismo-fluxuak, baina pixkanakapixkanaka,
nazioarteko bihurtu dira azken urte hauetan.
Produktuaren kalitatea hobetzearen aldeko apustu ausarta egin dute administrazioek, eta landa inguruko
turismoaren plangintzaren eta kudeaketa iraunkorraren funtsezko elementu bihurtu dira agente publiko eta
pribatuak. Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia segmentu hori kontzeptualizatzeaz, produktua sortzeaz
eta horren kudeaketa eta sustapenerako estrategiak zehazteaz arduratzen da.
Horregatik guztiagatik, Natura Turismoaren Oñatiko II. Jardunaldien helburua da esperientziak azaltzea,
eta bertara joaten direnei aukera ematea Euskadin Natura Turismo iraunkor eta kalitatezkoa sortzen laguntzeko
gogoeta eta estrategiak ezagutarazteko.
PROGRAMA Egin klik hemen.
INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA
nerea@beinke.org
T_945 218 178
Fax_945 218 179
IZENA EMATEKO ORRIA Egin klik hemen.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!