Oñatiko udala

NAN eta pasaportea egiteko bulegoa zabaldu da Eibarren

2018/01/11
Card image cap
Udaletxeko bulegoetan egokitu da zerbitzua

  Inaugurazio ekitaldia atzo egin bazen ere gaur ireki ditu herritarrentzat ateak Eibarko NAN bulegoak. Udaletxean kokatu den bulego honetan nortasun-agiria edota pasaportea egin eta berritzeko aukera  dago jada. Horrela, Eibarrek, eta Deba eskualdeak orain urte batzuk galdutako zerbitzua berreskuratu dute.

  Eibarren  ireki den bulego berri hau identifikazio agiriak egiteko Euskadin dagoen bederatzigarrena da, eta Oñatitik hurbilen dagoena, 28 Km-ra, hain zuzen ere. Gasteizkoa 45 Km-ra baitago.  Baina oraingoz, espainiar nazionalitatea dutenen identifikazio agiriak egin eta berritzeko aukera bakarrik eskainiko da bertan, inmigrazio unitaterik ez baita zabaldu.

  Eibarko bulegoan aurretiazko hitzordua eskatzeko zerbitzua astelehenean aktibatu zen. Hitzorduak 060 telefono zenbakian edo www.citapreviadnie.es web atariaren bitartez eskatu litezke. Eibarko bulegoa astelehenetik ostiralera, 8:30tatik 14:00tara egongo da herritarrentzat zabalik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!