Nagusien Eguna astebeteko atzerapenez ospatu dute herriko pentsionistek
Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna astebeteko atzerapenez ospatu dute Oñatiko pentsionistek. Urriaren 1a da eguna, baina herriko jaiak tarteko, atzoko elkarretaratzean ospatu zuten.
Asteleheneroko elkarretaratzea hildako pentsionistak gogora ekarri eta haiek omenezko baliatu zen. Udaletxe aurrealdean loreak eta bi kuadro jarri ziren eta dokumentu berezia irakurri zen. Elkarretaratzea adineko pertsonen nazioarteko egunerako sortutako pankartaz ireki zen eta asteroko aldarrikapenak errepikatu ziren: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa osatzeko ekarpena aurten bertan egiten hastea, osasun eta zaintza sistema publikoa edota pentsio arrakala ezabatzea, besteak beste. 60 lagunetik gora bildu zen atzoko elkarretaratzean. Amaieran berriz, festa giroa nagusitu zen eta askok Pake Leku elkartean amaitu zuten hitzordua lagunartean mokadutxo bat janez.
Adineko Pertsonen Nazioareko Eguna urtero ospatzen dute herriko pentsionistek, batzuetan urriaren 1ean bertan baina askotan lehenago edo beranduago, eguna herriko jaixetan tokatzen delako sarritan. Aurten ere halaxe izan da, Errosaixo domekarekin etorri zelako urriaren 1a. Hurrengo egunean, Bixamon egunean ez zen pentsionisten elkarretaratzerik egin eta atzo, asteleheneroko hitzorduari berrekin ziotenean ospatu zuten adineko pertsonen eguna.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!