Musika eskolako modulu-eraikinetako ikasgelak margotu eta txukundu dira
2024/09/13
Euriak eta hezetasunak sortutako kalteak konpondu dira
Udako oporrak probestu dira Jose de Azpiazu musika eskolako kanpoko moduluak txukuntzeko eta euri-urak eragindako kalteak konpontzeko. Paretak zarpiatu eta berdindu dira, finkagailua eman eta margotu dira. Sabaiko 31 plaka ere ordezkatu dira. Gezadecor margoak enpresak egin ditu lanok, 5.500 eurotan.
Hainbat instrumentu ikasi eta taldeko jarduera batzuetarako erabiltzen dira margotu berri diren musika eskolako gela eta aretoak. Instrumentuko eskolei astean ekin zaie Jose de Azpiazu musika eskolan eta taldeko klaseak datorren astelehenean, irailaren 16an hasiko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!