Oñatiko udala

Musika eskolak 82.000 euro pasa jasoko ditu Udaletik

2024/01/08
Card image cap
70.500 euro 2023ko dirulaguntzaren likidazioari dagozkio eta ia 12.000 euro txistuaren transmisiorako hitzarmenari

  2022ko apirilaren 28an onartu zen Udala eta Jose de Azpiazu musika eskolaren arteko lankidetza hitzarmena. Lau urteko iraupena du, 2026ko maiatzera arte. Musika eskolaren gastuei aurre egiteko, urtero, aurrekontuetan partida zuzen eta izenduna jartzeko konpromisoa du Udalak. 2023rako 141.000 euroko partida berezitu zeen Jose de Azpiazu musika eskolarentzat. Erdia urte hasieran ordaindu zen eta urte akaberan bigarren zatia ordaintzea erabaki zuen gobernu taldeak. 70.500 euro bideratuko dira 2023ko dirulaguntza likidazio kontzeptuan.

  11.712 euro gehiago ere jasoko ditu musika eskolak Udalaren eskutik. Txistuaren transmisioa bermatzeko helburuz erabaki zen Txistuaren transmisioa, euskal instrumentu tradizionala proiektua diruz babestea. 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen lankidetza hitzarmena 2025eko abenduaren 31ra arte luzatuko da. 2023an 29.280 euro bideratzea erabaki zen. Ordainketa bi zatitan egiten da baina ez proportzio berean: urte hasieran % 60a ordaindu zen eta orain, gainontzeko %40a ordaintzea onartu da: 11.712 euro, hain zuzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!