Oñatiko udala

Musika Banda Valentziara doa asteburuan, Burjassoteko bandari bisita itzultzera

2024/10/18
Card image cap
Oñatiarrentzat lehen elkartruke esperientzia da

  Agrupación Musical Los Silos de Burjassot taldea Oñatin izan zen uztailean, eta orain, hemengo musika bandak bisita itzuliko die. Arratsaldeko 15:00 abiatu da Valentziara eramango dituen autobusa, biharko goiza Valentzia ezagutuz pasako dute eta arratsaldean, Burjassotera joango dira eta kontzertua eskainiko dute, bertako bandarekin. Igandean berriz, Burjassoteko udal arduradunek harrera egingo diete.

  Lehen elkartruke esperientzia da Oñatiko Musika Bandarentzat eta oso pozik daude, Valentziara, banda ugari eta onen herrialdera doazelako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!