Oñatiko udala

Mugikotasun inklusiboa sustatzeko piktogramak foru eskumeneko bideetara zabaldu eta gaia ikastetxeetan lantzeko aholkularitza emango da

2024/02/02
Card image cap
Ikasleen mugikortasun jasangarri, seguru eta osasuntsuaren aldeko 2024rako egitasmoa zehaztu da

  Autismoaren Espektroaren Nahasmendua duten pertsonen bide segurtasuna eta autonomia hobetzeko piktogramak margotu ziren herriguneko 24 zebrabidetan, iaz. Egitasmoa foru eskumeneko bideetara zabaldu nahi da eta hala jaso da Bagabiltz-Eskolako Bidea programaren 2024ko proposamenetan. Autismoa eta bide segurtasuna gaia ikastetxeetan lantzea ere garrantzitsua dela ikusi da eta lehen hezkuntzako ikastetxeei aholkularitza eta materiala emango zaie.

  Bagabiltz-Eskolako Bidea egitasmoaren aurtengo programazioa diseinatu eta gidatzeko enpresa kontratatu berri du Udalak, aurrez, jasotako proposamen bakarra baloratuta eta onartuta. Azken urteetan Bagabiltz-Eskolako Bidea garatzen ari den Jose Fran Cid beste urtebeterako kontratatzea erabaki da. Kontratu berriak ia 17.000 euroko aurrekontua du.

  Kontratua izenpetzeko erabakiarekin batera onartu dira aurten egingo diren lan eta proiektuak, esan bezala: mugikortasun inklusiboa lantzen jarraitzeaz gain, ikastetxeetako bizikleta aparkalekuen eta patineteen egokitzapen eta okupazio mailaren jarraipen eta analisia egingo da; bizikleten lapurretak saihesteko segurtasun aholkuak zabalduko dira; Larraña ikastetxearen ingurunean egokitzapenak eta eraldaketak egiteko kronograma zehaztuko da eta Bagabiltz egitasmoaren sare sozialak dinamizatu eta udaleko web atala eguneratuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!