Mugikortasun segururako hezkuntza proiektuari buruzko dibulgazio-bideoa osatu du Udalak
2023/09/21
Haur, nerabe eta guraso berriei zuzentzen den egitasmoa 2014an abiatu zen
Europako Mugikortasun Astearen baitan kaleratu da 2 minutu pasatxo dituen ikus-entzunezkoa. Bide hezkuntzan zirkulazio arauak eta arriskuak lantzen dira, beti ere, hartzailearen ohitura eta beharretara egokituta. Helburua, segurtasuna sustatzea da.
2014an ekin zion udaltzaingoak bide hezkuntza egitasmoari eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan garatzen da, baita ere guraso berriekin. Haur eta gaztetxoek autonomia-maila handiagoa izan dezaten oinarriak jartzea da helburua, oinez, patinetez edo bizikletaz doazenean, modu seguruagoan mugitu daitezen. Beraien burua zaindu eta beste herritarrak errespetatzen ikasten dute.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!