Oñatiko udala

Mugarritzat jo du mugimendu feministak atzoko greba orokorra

2023/12/01
Card image cap
Zaintza sistema publiko-komunitario baten aldeko borroka luzea izango dela eta beste mugarri ugari izango dituela aurreratu dute

  Ehunka herritarren manifestazioarekin amaitu zen atzoko greba feminista orokorra. Antolatzaileak pozik azaldu ziren grebak izandako erantzunarekin, eta eskerrak eman zizkieten azken aste eta hilabeteetan atzoko mobilizazio eguna antolatzeko lanean jardun duten herritar guztiei. Zaintza sistema publiko-komunitario baten alde izugarrizko urratsa eman dugu adierazi zuten. Eta mugarri bat izan zela gehitu zuten, baina bidea luzea izango dela azpimarratu zuten.

  Zaintza lanak zein gutxietsita eta ikusezin egon diren adierazi zen eta egun ere, emakume etorkin askorentzat eskubiderik gabeko lana dela salatu zuten, arratsaldeko manifestazioaren ondoren irakurri zen idatzian. Greba egiterik izan ez zuten zaintza sektoreko langileak gogoan izan zituzten eta, greba egiteko eskubidea izanagatik askok, bereziki industria sektorean, deialdiari babesik ez diotela eman gaineratu zen Oñatin gertatutakoaren laburbilduma egiterakoan.

  Atzoko grebaren antolakuntzak mugimendu feminista indartu duela esan zuten eta sortu diren oinarri sendoak zaindu eta sareak ehuntzen jarraitzeko beharra aldarrikatu zen, euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa lortzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!