Oñatiko udala

Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie Enpresagintzako 312 gradu eta master titulatuei

2024/10/25
Card image cap
Lander Beloki dekanoak eta Vicente Atxa errektoreak ireki eta itxi dute ekitaldia

  Oñati, Irun eta Bilboko campusetako graduatuek bat egin dute Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen diploma banaketa ekitaldian. myGADE Dualeko 125 ikaslek jaso dute gradu titulua; gehienek, 56, Oñatiko fakultatean ikasi dute. Ekitaldian, Bilbon ematen den Business Data Analytics graduko bigarren promozioko 34 gaztek ere diploma jaso dute. Graduatuez gain, Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen masterretako bat egin duten 153 ikaslek ere agiria eskuratu dute. Guztira, beraz, 312 titulaturi eman die gradu edo master diploma Mondragon Unibertsitateak.

  Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko dekanoak ireki du ekitaldia, eta Vicente Atxa errektoreak itxi.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!