Oñatiko udala

Mindfulness eta erlaxazio tailerra egingo da azaroan eta abenduan

2024/11/13
Card image cap
Iturrigorri Elkarlan elkarteak emango du, doan

  Maribel Pachecok gidatuko du mindfulness eta erlaxazio tailer hau. Ordu eta erdiko sei saiotan osatuko da, azaroaren 21, 25 eta 28an eta abenduaren 2, 9 eta 16an. Eguneroko bizimodu azkarrean etentxo bat egin eta, giro goxo batean, barrurantz begira jartzeko gonbidapena da tailerra; barrura begira jarri eta geldiarazi edo paralizatzen gaituzten emozioak identifikatu eta horiei aurre egiteko gonbidapena. Saioetan norberarekin konektatu eta norbere burua ordenatzeko tresnak landuko dira.

  Iturrigorri elkarlan elkarteak, Udalarekin batera, halako tailerrak egin ohi ditu gurean, urte akabera aldera. Hurrengoa, esan bezala, azaroaren 21ean hasiko da, eta izena emateko aukera zabalik dago. Interesa duenak Maribel Pachecorekin zuzenean harremanetan jarri behar du,, honako telefono zenbaki honetara deituta: 687 75 28 42 edo maribelpachecos@gmail.com helbidera mezua bidalita.Tailerra,Bidebarrieta kaleko 18an dagoen Euskaldun berria gelan emango da, 18:30etatik 20:00etara. Mindfulness eta erlaxazio tailerra doan da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!