Oñatiko udala

Mikel de Jesus Markinezek eskuratu du Zegama-Aizkorri probarako udalaren dortsala

2024/04/08
Card image cap
Antolakuntzak Udalaren esku jarritako dortsala zozkatu da
  Aurre-inskripzioa bete zuten 22 herritarren artean zozkatu du Udalak antolakuntzak helarazitako dortsala. Zozketa martxoaren 26an egin zen udaletxeko areto nagusian. Joseba Igartua Urzelairen izena atera zen baina uko egin zionez erreserbako zerrendara jo zen. Mikel de Jesus Markinezek dortsala onartu du, ondorioz, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren abiapuntuan izango da maiatzaren 26an.

  Aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketarako dortsal bat jaso zuen Udalak, garraio eta logistika aldetik ematen duen laguntza eskertuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!