Oñatiko udala

Migel Mari Guridi “Txome”k jasoko du Pake Lekuko Saria

2024/12/16
Card image cap
Boluntariotza lana aitortzen du sariak

  Miguel Mari Guridi Txome eskusoinuarekin irudikatzen dugu askok, aurrez, musika bandan, perkusioa jo bazuen ere. Pake Leku elkartean antolatutako dantzaldi eta kantaldietan ez da falta izan, baina Olakuako Santa Ageda koruari laguntzen eta beste zenbait ospakizunetan ere ibili izan da urteetan. Musikari gisa ez ezik, Nagusilaneko boluntario moduan ere ibili zen, batera eta bestera Migel Mari Guridi, Txome. Boluntariotza lan hori aitortuko zaio datorren ostegunean, Pake Lekuko 2024ko Saria emanez. .

  Pake Leku elkarteak 2022an ekin zion Boluntariotzari Saria emateari. Lehenengo urte hartan Jose Antonio Urteagak jaso zuen, iaz, Axun Arzuagak eta aurten, berriz, Miguel Mari Guridi Txome. Omenaldi-sari-ematea Pake Lekuko aretoan egingo da, abenduaren 19an, 19:00etan hasita

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!