Merkataritza-bonoak Oñatin ere erabilgarri
Merkataritza bonoek 20€ balio dute dirutan, baina 30€ko balio nominala dute; hau da, 10 euro gehigarri erosketa bakar batean gastatzeko. Kanpainaren ikurra duten dendetan eskuratu ahal izango dira bonoak, eta bertan gastatu urtarrilaren 5a baino lehen. Oñatin, oraingoz, 10 komertziotan eskura daitezke bonoak: Urrutia gizonak, Mendizabal kirolak, San Migel kooperatiba, Maibi, Juanitosa, Chic, Urtaza, Alzu eta Sua.
Adinez nagusi den pertsona bakoitzak bi bono eskuratu ahal izango ditu gehienez; hau da, 20€ edo 40€ ordaindu eta 30€ edo 60€ gastatu. Diferentzia Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatutako kanpaina da, tokiko merkataritzari laguntzeko asmoz.
Iturria: Oñatiko boletina
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!