MERKATARI izeneko proiektua babesten du udalak
Goiena Komunikazio Taldeak eta Iseak kooperatibak sustatutako proiektua da Merkatari, tokiko komertzioek bezeroekiko fidelizazio estrategia indartzeko bitartekoak eskaintzen dituen tresna.
Proiektua herriko merkatariei aurkezteko bilera egingo da astelehenean udaletxean. Formakuntza ikastaroak ere prestatu dira aplikazioa hobeto ulertzeko. Formakuntza saioak, ekainaren 4, 5, 7 eta 8an egingo dira, 15:00tatik 16:30tara. Bi saiotara joanda nahikoa izango ei da Merkatari aplikazioa ezagutu eta aplikatzeko. Dena den, eta proiektua gauzatu bitartean, teknikari bat ibiliko da atxikitako komertzioen jarraipena eginez eta laguntza eskainiz. Horrez gain, hainbat proba egingo dira eta guztion artean komunikazio kanpaina prestatuko da, proiektua, herritarrei zabaltzeko.
Guzti honen berri astelehenean egingo den aurkezpenean azalduko da. Proiektuaren plangintza aurkeztuko da eta merkatarien iritzia jasoko da, beraien beharrak ikusi eta horietara egokitu ahal izateko. Aurkezpen ekitaldia udaletxean egingo da astelehenean, 15:30tan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!