Merituak agiri bidez egiaztatzea eskatu zaie Uda kanpainan arituko diren 5 begiraleri
2024/05/16
Asteartera arteko epea dute egiaztagiriak aurkezteko
Deialdira aurkeztutako 22 hautagaiak onartu dira Uda kanpainan kirol begirale aritzeko, guztiek, eskatutako oinarrizko baldintzak betetzen dituztelako. Baina merezimenduak baloratzeko hainbat egiaztagiri eskatu dituzte udal arduradunek. 5 begiraleri dokumentazio osagarria eskatu zaie, konkretuki, adierazi zituzten lan kontratuak eta lan zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztea eskatu zaie, udaleko web atarian argitaratu denez.
Hiru laneguneko epea zehaztu da egiaztagiriak presentatzeko, bihartik datorren asteartera arte, hau da, maiatzaren 17tik 21era. Egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei ez zaizkie merezimenduak baloratu eta kontutan hartuko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!