Oñatiko udala

Menopausia tailerrak egingo dira azaroan, Oñatin, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan

2024/10/23
Card image cap
Emaginek dinamizatutako lau saio izango dira

  Debagoieneko ESIk antolatu dituen tailer berriek menopausia izango dute ardatz eta etapa hori bizitzeko puntuan dauden edo bizitzen ari diren 40 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzenduta daude. Partaideen ongizate fisikoa, emozionala eta sexuala hobetzea da helburua. Tailerretan informazioa emango da, esperientziak partekatu eta menopausia garaian nahiz aurretik izaten diren egoera eta sintomei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskainiko dira.

  Azaroan zehar lau tailer egingo dira: Oñatin, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan. Tailerrek 8 orduko iraupena izango dute eta bi orduko lau saiotan osatuko dira, anbulatorioko emaginak dinamizatuta. Oñatin, astelehenetan izango da tailerra: azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean, 13:00etatik 15:00etara. Ordutegi berean baina ostiraletan Arrasaten izango da; ostiraletan baita ere, baina 12:30etatik 14:30etara Aretxabaletan eta Bergaran berriz, ostegunetan izango da, goizeko 8:30etatik 10: 30etara. Partaide bakoitzak egokien datorkion egutegi eta ordutegiaren arabera hautatu ahal izango du tailerra zein herritan egin. Parte hartzeko, izena eman behar da, eta horretarako norberaren osasun etxera hurbildu edo telefonoz deitzea da egokiena.

  Gogoratu, menopausia tailerra Oñatin, azaroko lau astelehenetan izango dela, 13:00etatik 15:00etara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!