Oñatiko udala

Mendizabal kirol denda omenduko du Gipuzkoa Merkatariak Federazioak

2023/03/10
Card image cap
Debagoienako hainbat familia komertzioei aitortza egingo zaie Arrasaten, astelehenean

  Gipuzkoa Merkatariak Federazioak 90 urte betetzen ditu aurten eta belaunaldiz belaunaldi mantentzen diren komertzioei aitortza egiten ari da eskualdeka. Astelehenean Debagoienako merkatarien txanda izango da, Arrasateko Kulturaten 14:00etatik 16:00etara luzatuko den ekitaldian.

  Urteetan merkataritza jarduerari eusten dioten hainbat denda omenduko dira: Oñatiko Mendizabal kirolak, Arrasateko Kirrikiri eta Landaluze harategia eta Bergarako Mujika burdindegia, Leturia harategia edota Lonbide zapata-denda, besteak beste. Merkatarien eguneroko lana balorean jartzea da helburua.

  Baina Mendizabal kirol dendako ordezkariak ez dira izango ekitaldian parte hartuko duten oñatiar bakarrak. Eskualdeko merkataritzan arrakasta kasuak azaltzeko mahai-ingurura D’Or eta Oñabike-eko arduradunak gonbidatu dituztelako. Oñatiko udal ordezkari batek hitza hartzea ere aurreikusten da, Arrasate eta Bergarako udal ordezkariek egingo dutenaren antzera.

  Gipuzkoako Merkatariak Federazioak antolatu duen eskualde mailako ekitaldia Arrasateko Kulturaten egingo da, komertzio gehienak itxita dauden eguerdi-arratsaldeko tartean, 14:00etatik 16:00etara. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka eta Diputazioko Turismoko zuzendari nagusiak ere parte hartuko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!