Mendeku-justizia sistema aztergai da Lege Soziologia Institutuan
Mendeku-justizia: mendekua, konposizioa eta berradiskidetzea lege soziologiaren ikuspuntutik izeneko mintegia da gaur goizean unibertsitate zaharrean hasi dena. Mendeku-justiziaren jatorria eta gaur egungo legedietan zein formatan jarraitzen duen aztertzen ari dira. Mintegiaren helburua da ikustea nola mendeku-justiziaren teoriaren kontzeptu integral batek zuzenbide penala eta justizia errestauratiboaren zati batzuk birpentsatzera eraman dezaketen, beti ere, zauriaren benetako erreparazio eskaerei egokiago erantzun ahal izateko.
Milango unibertsitateko Riccardo Mazzolak eta Bartzelonako unibertsitateko Raúl Márquez Porras irakasleek koordinatzen duten mintegi honetara 12 aditu bildu dira. Euskal Herria, Bartzelona, Helsinki eta Italiako zenbait unibertsitateetatik etorritakoak dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!