Mendebaldeko Sahararako bandera jarri da gaur udaletxeko balkoian.
Lan zerrendatik kanpo eta presazko izaeraz Saharar herriaren eskubideen aldeko mozioa aurkeztu zen osteguneko Osoko Bilkuran. Udallbatza osoaren babesa jaso zuen.
Gaur justu 36 urte betetzen dira Espainiako soldaduak Saharako lurraldetik irten eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela. Mozio idatzian, herrialdearen autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea aitortu eta sustatzea eskatzen zaio Espainiar gobernuari. Era berean, autodeterminazio erreferenduma egin dadin, Mendebaldeko Saharako deskolonizazio prozesua behin betikoz amaitzeko konpromisoa hartzea eskatzen zaio.
Baina, urteroko asmo eta eskaera horietatik haratago, azken urte hauetan saharar herritarrekiko gogortu den jazarpen eta eraso egoera salatu eta gaitzestea erabaki du Oñatiko udalbatzak. Era berean, iazko urriaren 23an, Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetan bahitu zituzten bi kooperanteak berehala aske utzi ditzatela eskatzen da.
Xabi Piko BILDUko zinegotziak irakurri zituen, mozioak proposatu zituen hiru puntu edo eskaerak. Azken puntuan Mendebaldeko Saharako bandera udaletxean zintzilikatzea eskatzen zen. Udalbatzaren erabateko adostasunez onartu bezala, bandera, udaletxean jarri da, gaur Saharar Errepublika arabiar demokratikoa aldarrikatu zeneko 36. urteurrena betetzen dela gogoraraziz.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!