Oñatiko udala

Matxura bat topa guran ari da Gipuzkoako Urak enpresa Olakuan

2023/11/03
Card image cap
Hainbat zulo sakon zabaldu dituzte Bidaurretako hormaren ondoko zelaian

  Zaharra da Olakua inguru horretako saneamendu sarea. Oso sakon doa gainera eta zaila gertatzen ari zaie Gipuzkoako Urak enpresako langileei antzeman zuten matxuraren puntu zehatza lokalizatzea. Bidaurretako mojen ortuaren horma kontran zulatzen hasi ziren, bi aste dela, baina zuloa luzatzen ari dira eta dagoeneko zanga sakon bihurtu da haur parkearen aldameneko berdegunean. Saneamendu hodi barrutik kamera robot bat pasatzeko asmoa dute matxura zenbatekoa den ikusi eta nola konpondu erabakitzeko. Astebete beharko dute hoditeriaren egoera zehatza ezagutzeko, non eta zenbateko pitzadura duen jakiteko. Matxuraren mailaren arabera luzatuko dira konponketa lanak.

  Baina konponketa lanak konplexuak izango dira, konpondu edo ordezkatu behar den hoditeria sakonera handian baitago, Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek adierazi digutenez. Lanek ez dute aparteko eraginik izan inguruko etxeetako ur horniduran, oraingoz. Baina ikusgarria da Bidaurretako komentuaren hormaren kontra mugitu den lur kopurua

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!