Oñatiko udala

Material bilketa egingo da udan etorriko diren haur sahararrentzat

2023/06/01
Card image cap
6-7 urteko sei haur egongo dira Debagoienean

  Oporrak bakean egitasmoaren baitan sei haur saharar etorriko dira Debagoienera, uztaila eta abuztua bertako familiekin pasatzera. Oñatin bost neska-mutiko egongo dira. Guztiek arropa beharko dute eta bestelako materiala ere bai, kirola eta bidaiak egiteko. Horregatik, material bilketa berezia antolatu da ekaineko lehen hamabostaldirako gurean.

  6-7 urteko haurrentzat udako arropa, bizikletak, patineteak, tenis-raketak, uretarako flotagailuak eta besoko edo mangitoak eta kotxeko aulkiak batu nahi dira. Materiala Lope Agirre kaleko 8an, Nagore Goñi argazkilaritza lokalean utzi ahal izango da gaur eta datozen bi ostegunetan, hau da, ekainaren 1, 8 eta 15ean, 16:30etatik 19:00etara. Egun eta ordutegi horretatik kanpo materiala eman ahal izateko, whatsapp mezua bidaltzea eskatzen da zenbaki honetara: 688 804 405.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!