Oñatiko udala

Martzelino Zelaia kalean irisgarritasun hobetzeko lanak egingo dira

2022/11/09
Card image cap
Argindar instalazioa eta ur hornidura eta saneamendua berritzeko lanak ere egingo dira

  Udalak, Gipuzkoako Urak eta Oñargik egingo dituzten hobekuntza lanak deialdi berean jaso dira eta enpresa berari esleituko zaizkio. Horretarako prozesua abian da eta interesa duten enpresek azaroaren 21a arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

  A2B arquitectos enpresak osatu duen proiektuaren arabera Martzelino Zelaia kalean plataforma bakarra eratuko da, oinezkoen eta ibilgailuen guneak kota berean jarrita. Aparkalekuak kenduko dira eta zamalanetarako guneak markatuko dira. Bide batez, kale argiteria ere egokituko da. Baina ez da hori izango argindarrari dagokion lan bakarra, Oñargik, argindar instalazioak eraberritzeko obra zibila ere egingo duelako. Gipuzkoako Urak enpresak bestalde, ur hornidura sarea eta ur zikinen saneamendua berritzeko lanak egingo ditu. Hiru proiektuak deialdi berean jaso dira, esan bezala, eta batera esleituko dira. Udalak ordainduko ditu eta ondoren Gipuzkoako Urak eta Oñargiri fakturatuko die dagokien zatia.

  Esleipen aurrekontua 397.809 euro da. Baina merkeago egitea aurreikusten da, eskaintza ekonomikoa izango delako lizitaziorako irizpide nagusia, lortu daitezkeen 100 puntutik 95 emango dituelarik. Gainontzeko 5 puntuak berme epea luzatzearen arabera emango dira. Martzelino Zelaia kalea irisgarritasun neurrietara egokitu eta bestelako argindar eta ur hoditeria berritzeko lanak egiteko 25 asteko epea zehaztu da esleipenerako oinarrietan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!