Oñatiko udala

Martxoaren 8aren inguruko egitaraua zehaztu dute eragile ezberdinek

2025/03/04
Card image cap
Aldarrikapen, aitortza eta ospakizunak ostegunetik igandera luzatuko dira

  Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira aldarrikapenak, aitortzak eta ospakizunak eskutik etorriko dira. Ekintzak ostegunean, hilaren 6an hasiko dira eta igandera arte, martxoaren 9ra arte, luzatuko dira.

  Ostegunean, eta Zine klub taldearekin batera, Reinas produkzio suitzarra proiektatuko da Kultur etxean. Baina ospakizun nagusiak, martxoaren 8an bertan, larunbatarekin etorriko dira. 12:00etan, eta herriko pentsionistak eta Lagun Leku elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo da Olakuako urmaelaren ondoan, urtero moduan. Ondoren, mokadutxoa izango da Eltziako Lagun Lekun. Arratsaldean berriz, 18:00etan, manifestazioa izango da plazatik abiatuta, mugimendu feministak antolatuta. Aurrez, Antixena gaztetxean, hitzaldia eta bazkaria izango dira. Bazkari feminista 14:30etan hasiko da baina izena Arrano tabernan eman behar da, martxoaren 7a baino lehen. Bazkariaren aurretik, 11:00etan, hitzaldia izango da gaztetxean bertan; euskal musika panorama emakume eta disidentzien bizipenetatik gaia jorratuko dute hainbat sortzailek.

  Musikaren bitartez herriko emakume dendariei aitortza egingo die HOTS abesbatzak, Santa Ana aretoan eskainiko duen kontzertuan. Faktoria soziala egitasmoaren baitan antolatu da Emakumeek idatzia kontzertua, Txanda elkartearekin batera. Oñatiko dendetan betidanik nagusi izan diren emakumeak gogoan hartuko dira. Santa Ana aretoan izango den kontzerturako sarrera doan izango da, larunbatean, 18:00etan hasita.

  Emakumeen Eguneko ospakizuna berriz, igandean osatuko dira, urteroko hitzordu bihurtu den emakumeen artisau azokarekin. Merkatu plazan izango da. 10:30etatik 14:30etara. Aurten ere makrame, bitxigintza, ehungintza eta eskulan aukera anitza jarriko da ikusi eta salgai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!