Oñatiko udala

Martxoaren 22an iritsiko da Laburbira Oñatira

2023/02/16
Card image cap
Euskarazko 7 film laburrek osatzen dute aurtengo Laburbira, tartean, Leire Egaña oñatiarraren “Erlojupekoa” lanak

  Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Laburbira. Aurtengoa 20.a izango da. Guztira, 31 herritan eskainiko dira Laburbira zirkuituaren film laburrak, martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean.

  Aurtengo emanaldietan 7 film-labur eskainiko dira, euskal sortzaileen lanak ezagutzera emateko helburuz. Eduki zein estilo anitzeko pelikulekin osatu da 2023ko sorta,  eta tartean, Leire Egaña oñatiarraren Erlojupekoa dago. Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren babesean egindako filma laburra da Erlojupekoa eta Oñatin iaz erakutsi zen Bost teilatu bildumaren aurkezpenean.  Baina berriro proiektatuko da XX. Laburbiraren baitan, martxoaren 22an. Beste sei filmak Muskil, Olatuen isiltasuna, Irrits, Hitzak, Asko falta da? eta Koadro goriari heldu lanak dira.

  Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean herririk herri erakutsiko dira Laburbirako filmak. Gipuzkoan, 16 herritan programatu dira eta Oñatiko emanaldia martxoaren 22an izango bada ere, bezperan, Bergaran eta Arrasaten emango dira, martxoaren 26an Antzuolan eta apirilaren 4an Aretxabaletan

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!