Oñatiko udala

Mantentze lanak egiten hasi dira jolas parkeetan

2022/12/14
Card image cap
Herriko haur parkeen azterketa egin da eta antzeman diren hutsuneak betetzen eta konpontzen hasi dira

  Haur-parkeen eta hiri-altzarien mantentze-lanak egiten dituen GARRA enpresari eskatu zitzaion herriko jolas-parkeen azterketa egitea. Txostena osatu zuen eta horren araberako lanak egiten hasi dira astean. Kaleko eta landa auzoetako jolas parkeak berezitu dira. Herri gunean daudenen mantentze lanak Zerbitzuak departamentutik bideratu dira eta dagoeneko martxan dira. Murgia eta Olabarrietako parkeetako konponketak Nekazaritza eta Auzoak departamentutik bideratuko dira eta Errekalde eskolako parkearen mantenua berriz, Hezkuntza Sailetik.

  Herri gunean zortzi jolas parkeren egoera aztertu da: Kalegoiena, Errementari plaza, Postetxe ondokoa, Garay enpresa ondokoa, Olakua, San Lorentzo, Ugarkalde eta Ibarrako tirolina. Bakoitzean konpondu beharrekoak identifikatu eta kuantifikatu dira. Gainera, zazpi lekutan seinaleak jarriko dira, jolas-parkeari buruzko informazioa eta adin-maila zehaztuz.
Astean hasi diren mantentze lan hauek 18.181 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!