Mantentze eta asfaltatze lanek jarraitzen dute
Hainbat lan egiten ari dira gaur gurean: Kalegoienan, Roke Azkune eta San Martingo zubi artean, arbola adarrak mozten aritu dira eta San Lorentzo auzoan, berriz, asfaltatze lanak hasi dira Eltzia aldameneko aldapan.
Asko hazi dira Kalegoienan, erreka kontrako arbolak eta kale argiteriari ere traba egiten diote. Horregatik, adarrak moztea erabaki zen eta horretan aritu dira lorezaintzako langileak, goizean. Lanak egin bitartean trafikoa Kalegoienako etxe aldeko erreitik bideratu da, segurtasuna bermatze aldera, moztu diren adar asko luzeak eta sendoak zirelako. Udaltzainak aritu dira trafikoa bideratzen.
Asfaltatze lanek jarraitu egin dute, bestalde, San Lorentzo auzoan. Eltzia aldameneko aldapa asfaltatzen hasi dira goizean eta ondo bidean, arratsalderako amaitzea aurreikusten da. Pasa den ostiralean egin bezala, bide-zorua jasotzeko fresatze lanak eta aglomeratze lanak egin bitartean, ibilgailuak libre dagoen erreitik bideratzen ari dira. Asfaltatze lanak hasterako, ordea, bidea moztu egingo da. Astean ez da beste asfaltatze lanik aurreikusten herrian, eta plangintzan jasotakoak datorren astean burutuko direla adierazi digu udaltzainburuak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!