Malko taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa
2024a urte borobila gertatzen ari da Malko taldearentzat. Lehen diskoa udaberriaren atarian kaleratu zuten, Gazteak Maketa lehiaketa irabazi dute bart eta, aldi berean, jakinarazi da Danbaka lehiaketa finalista direla.
Gasteizko Jimmi Jazz aretoan izan zen Maketa lehiakeetako finala, atzo gauean. Oñatiarrak jotzen azkenak izan ziren eta emanaldi bikaina eskaini zuten, pilatutako urduritasuna baztertuta. Aurretik, Mikosis, Mirail eta Aramu taldeek jo zuten. Malkok publikoa poltsikoan sartu zuen lehen kantu indartsuarekin eta amaiera aldera, jendartera jaitsi dira musikariak eta finaleko momentu gogoangarrienetako bat eskaini zuten. 2024ko Maketa lehiaketa irabazita, 5.000 euroko saria eta Bilboko BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du Malkok. Maddi Arlanzon abeslariak oso pozik daudela adierazi digu eta Gasteiza joan ziren oñatiarrak eskertu ditu.
Danbaka lehiaketako finalistetako bat ere bada Malko taldea. Atzo jakinarazi ziren finalerako sailkatu diren hiru taldeen izenak: Malko, Del Val, Rebel Noise. Azken saio hori urtarrilaren 17an izango da Bergarako Seminaixoan eta talde bakoitzak 45 minutu joko ditu. Finalekoan hiru sari banatuko dira: sari nagusia, publikoaren saria eta Danbaka-Ekinez saria. Oñatiarren berotasuna ere eskertuko dute Bergarako finalean
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!