Maider Arregi oñatiarrak irabazi du III. Señora sariketa
2023/05/29
Pamela jaso zuen Gaztelekuan jokatu zen finalean
Maider Arregi Markuletak herrian irabazi du III. Señora sariketa. Gaztelekuan jokatu zen finaleko saioa, zapatu arratsaldean, eta Maddi Ane Txoperenarekin buruz burukoan aritu ondoren, lehenari dagokion pamela jantzi zuen. Iazko irabazle Ane Labakak jarri zion pamela beltza.
Eli Pagola, Eli Zaldua, Iruri Altzerreka eta Janire Arrizabalaga ere aritu ziren. aipatutako birekin batera, finaleko saioan. Gai jartzaile lanetan berriz, Ainhoa Lerretxea aritu zen.
Bigarren sari bat ere izan zen, Bihotza saria. Iruri Altzerrekak jaso zuen tokadua , epaimahaiaren bihotzera gehien iristearren. Jendez lepo bete zen Gaztelekua, sarrera guztiak agortuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!