Oñatiko udala

Maider Arregi eta Gemma Urteaga bikotea Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako finalista dira

2016/05/04
Card image cap
Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua ere sailkatu dira

  Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa bikoteka jokatzen da. Lehenbiziko finalaurrekoa Debako Gaztetxean jokatu zen larunbatean eta aipatu bi bikoteak finalerako sailkatu ziren.

  Finalaurreko afarian, 25 lagun inguruk parte hartu zuten. Ondoren, mahaia jasota, aretoa bertso saiorako prestatu zuten eta goraino bete zen. Zortzi bertsolari giro eta maila onean aritu ziren. Plazatik Gaztetxera txapelketan agurrekoak oso bereziak izaten dira Debako gaztetxean, doinu klasikoekin batera, gitarrak, reggaetoia, dantzarako doinuak eta bestelakoak entzun ahal izan ziren. Txapelketako ariketetan, berriz, betsolari guztiak maila onean aritu ziren baina kroniketan, Maider Arregiren bertso batzuei erreferentzia berezia egin zaie: arraunlari gazte baten paperean jarri zuten oñatiarra, entrenatzaileak doping-a praktikatzera bultzatzen zuen, eta bi bertso ederrekin praktika horren aurka azaldu zen Arregi.

  Lanak bukatuta, aditu-taldearen nahiz publikoaren botoak zenbatu ziren eta  Maider Arregi eta Gemma Urteaga batetik, eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua bestetik, finalerako txartela lortu zuten.

  Hurrengo finalerdia zapatu honetan jokatuko da Markina-Xemeinen. Beste lau bikote lehiatuko dira. Finalekoa berriz, maiatzaren 21ean Mutrikun izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!