Oñatiko udala

Maiatzaren 1ean Iruñera eta Bilbora joateko autobusak antolatu dira

2024/04/24
Card image cap
Sindikatuaren 50. urteurrena ospatuko du LABek Iruñean eta EHKSren manifestazioa izango da Bilbon

  50 urte betetzen ditu aurten LAB sindikatuak, eta ospakizun berezia antolatu du Iruñean maiatzaren 1erako. Manifestazioa egingo da 11:30etan eta ondoren, jaialdia, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira Anaitasuna kiroldegian. Iruñera joan-etorria egiteko autobusa antolatu da Debagoienatik eta dagoeneko izena eman daiteke Arrano tabernan. Autobusa Arrasatetik 9:15etan abiatuko da eta 10 minutu beranduago Elorregin izango da, 9:35etan Bergaran. Oñatiarrek batera edo bestera joan beharko dute autobusa hartzera. Itzulerakoa berriz, 20:00etan abiatuko da Iruñetik. LABek Nafarroako hiriburuan ospatuko du maiatzaren 1eko eta sindikatuaren 50. Urteurreneko festa, Langile borroka zabaltzen lemapean.

  Maiatzaren 1eko manifestazioa Bilbon egingo du EHKSk eta Oñatitik ere autobusa izango da, joan-etorrirako. Badago alternatiba da kontseilu sozialistak zehaztu duen lema eta instituzioetako alternatiba faltsuak salatzeko kale mobilizazioa deitu du, 13:00etan. Autobusa 11:00etan abiatuko da Postetxe aurrealdetik eta manifestazioa amaituta itzuliko da Oñatira. Txartelak Boga tabernan salgai daude, 5 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!