Oñatiko udala

Maiatzaren 17an egingo da San Martingo aisialdi ortuen esleipenerako zozketa

2023/05/12
Card image cap
85 eskatzaile daude 87 baratzetarako

  87 eskaera jaso ziren guztira San Martingo baratze parkeko orturen bat landu ahal izateko. Baina bi epez kanpo aurkeztu ziren eta zozketatik kanpo utzi dira. Astean argitaratu dira onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak eta zozketarako deialdia. Datorren asteazkenean, maiatzaren 17an egingo da aisialdiko baratze ekologikoen esleipenerako zozketa, udaletxeko areto nagusian, 13:00etan.

  2014ko azaroan onartu zen aisialdiko ortuen erabilerarako udal araudiaren arabera, baimenak urtebeterako emango dira, baina lau urtera arte luzatu ahal izango dira. Beraz, datorren astean esleituko diren erabilera baimenak, 2027ko maiatza erdialdera arte luzatu ahal izango dira.

  Ortua eskuratzen duten herritarrei tasa txiki bat kobratuko die udalak urteko errenta kontzeptuan, iaz 5,24 euro izan zen. Horri, San Martingo ortuen erabiltzaileen elkarteak kobratzen duen kuota batu beharko zaio, erabiltzaileen elkarte hori arduratzen baita baratze parkeko gune eta tresneria komunen kudeaketaz. Auzolan saioak, formakuntza ikastaroak eta bestelakoak ere antolatzen ditu elkarteak. Baina guzti horren inguruko informazioa emango da ortuen zozketarako egiten den batzarrean, datorren asteazkenean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!