Oñatiko udala

Mahai eta banku berriak jarri dituzte Berezaon

2023/03/24
Card image cap
Partaidetzazko aurrekontuetan bigarren aukera bozkatuena izan zen

  Santa Lutzia guneko mahai eta bankuak guztiz berritu dira. Ohol zaharrak kendu eta berritu dira eta harrizko oinarriak ere konpondu dira. Azken asteotan egin diren lan hauek, 5.400 euroko aurrekontua izan dute.

  2022ko Partaidetzazko aurrekontuen baitan bigarren aukera bozkatuena izan zen Berezao auzoko parkeko mahaiak eta bankuak konpontzea, 412 botoekin. 2022ko Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan hainbat proiektu proposatu zituzten herritarrek eta, 500.000 euroko muga gogoan, bozka gehien jaso zituzten 9ak 2023 eta 2024 urteen artean gauzatuko dira. Aurtengo lehen esku-hartzea Santa Lutziako arboladiko mahaiak eta bankuak beritzea izan da.

  Aldi berean, San Martingo hariztiko iturrian ere zelosia jarri da, putzuak saihesteko. Bi dira San Martinen dauden iturriak, ermita ondoan bat eta hariztiaren bestaldean bestea. Bigarren iturri horren ingurua txukundu da, belarrari hazten uzten dio zelosia berezia jarrita. Inguruaren irisgarritasuna hobetu da, zorua bustita egonagatik lurra zapaldu eta lokatza sortu gabe, bertaratzeko aukera izango delako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!