Maddi Altolagirre Bertso Eskolako ikasle gazteak, aipamen berezia jasoko du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalekoan
Oñatiko bertso eskolatik 10 ikasle joango dira domekan Irunen ospatuko den Gipuzkoako Bertso Eskolen egunera.
Iaz egin bezala, herrialdeko bertso eskolen topaketa honen baitan Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da. Saioak bi atal izango ditu. Lehenean, aurreko kanporaketetan sailkatu diren 15-18 urte bitarteko 8 bertsolarik bat-bateko saioa egingo dute eta Gipuzkoako txapelduna aukeratuko da. Iaz, Maider Arregi oñatiarrak jantzi zuen txapela. Aurten, Oñatiko bi gazte aritu dira bat-bateko saio hauetan baina finalekoan ez da herritarrik izango. Bai ordea, ondoren egingo den Eskolarteko idatzizko txapelketako sarien banaketan. Maddi Altolagirrek, aipamen berezia jasoko baitu Zumarragan idatzi zituen bertsoak errekonozituz. Maddik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen taldean parte hartu zuen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!