Oñatiko udala

Luzatu egin da erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea

2024/11/30
Card image cap
Udalaren egoitza elektronikoko aplikazioarekin izan den hutsak eraginda, izena emateko epea abenduaren 4ra arte luzatzea erabaki da

  Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten komertzioek izen-emate orria udal erregistroan aurkeztu behar dute. Baina aplikazioak hainbat errore eman ditu eta azaroaren 29an amaitzekoa zen epea beste 5 egunez luzatzea erabaki da, abenduaren 4ra arte.

  Behin izena emanda, abenduaren 9rako eskaparateak apainduta egon beharko dute eta hala mantendu beharko dira, urte amaierara arte, gutxienez. Erakusleihoak dendako ohiko produktuak erabiliz apaindu beharko dira. Arloan aditu diren pertsonek osatuko dute epaimahai teknikoak erakusleihoen konposizioa, argiztapena, koloreak eta originaltasuna baloratuko dute sariak ematerakoan; Herritarren eta Haurren Sariak ere izango dira aurten, eta bozka gehien jasotzen dituzten erakusleihoek jasoko dituzte.

  Partaide orok 50 euroko dirulaguntza jasoko du eta saritan 1.800 euro banatuko dira, guztira: 500, 300 eta 200 euro, lehenengo, bigarren eta hirugarren saria irabazten dutenentzako, hurrenez hurren, eta 500 euro Herritarren Saria eskuratzen duenarentzako, 300 euro, Haurren Sarirako. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an egingo da, goizean zehar, eta eguerdian, dendak itxitakoan, mokadutxo bat jatera gonbidatuko dira partaide guztiak.

  Iazko lehiaketan 25 dendek parte hartu zuten eta Andrea Azkoaga Interioristak irabazi zuen lehenengo saria; bigarrena, Barue interiorismoak erraman zuen eta hirugarrena, Oreka Reforma e Interiorismok. Herritarren saria Kimu-Urtxin lora dendak jaso zuen eta Haurren Saria Trikitx paper eta jostailu dendak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!