Oñatiko udala

Lursail partzelen bilaketa eta auzo bide hormigoituen identifikazioa erraztu da udal webgunean

2023/11/21
Card image cap
Udalaren mapa interaktiboan aplikazio berri bat jarri da martxan

  Udalaren web atarian, eta Udala atal nagusian klikatuta, hain zuzen, udalerriko mapa interaktiboa ireki daiteke. Filtro ezberdinak aplikatzeko bidea ematen du eta horren arabera, informazio jakin bat azpimarratzen da. Lursailen partzelak bilatu eta inguruko auzo bide hormigoituen identifikaziorako aplikazio berri bat sartu da, informazioa modu errazean ikusi eta eskuratzeko. Horretarako nahikoa da udal bideak sakatzea eta intereseko partzelaren gainean klikatuta, inguruan dauden bideak azalduko zaizkigu, partzelaren eta bideen identifikazio kodearekin batera. Kode horiek modu errazean eskuratzea garrantzitsua da, adibidez, egur lanetan dabiltzanentzat.

  Auzo alkate foroan adostuta zehaztu zen auzobide ordenantza indarrean da egun. Bertan aipatzen da, besteak beste, Udalari jakinarazi behar zaiola baso ustiaketa baten ondoren egurra ateratzeko erabiliko diren bideak zeintzuk diren. Modu horretan, auzo bide bakoitzetik ateratzen den egur kubiko kopurua kontrolatu ahal izango da eta ondorioz, baita ere, bidearen zoruaren egoera edota kaltetze maila ere errazago zaindu ahal izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!