Lurdesa egingo den Gipuzkoako gaixoen erromesaldia maiatzaren 22tik 25era izango da aurten
Urtero, zazpi-zortzi bat oñatiar izaten dira gaixoen erromesaldi honetan parte hartzen dutenak. Aurten zenbat joango diren ezin da zehaztu izen emate epea zabalik dagoelako oraindik. Gipuzkoako gaixoen peregrinazioa maiatzaren 22tik 25era egingo da aurten eta parte hartzeko interesa duenak Aranburu bitxitegian eman behar du izena. Lehentasuna, aurreko urteetan joan ez diren gaixoek dute. Baina partaidetza mugatua da, Gipuzkoa osotik gehienez 300 gaixo joan daitezke.
Erromesaldiari laguntzen, larunbata eta igandean Lourdesa joan etorria egiten duten fededunak ere badira. Bereziki, zapatuan ospatuko den Gipuzkoako eguna bertatik bertara ospatu nahi dutenak. Hauei zuzenduta Oñatitik autobusa antolatzen da eta joan asmo dutenek, izena, Kale Barriako Aranburu bitxitegian eman behar dute.
Lourdesa joango diren gaixoen bidaia gastuak arindu eta diru baliabide urriak dituzten gaixoek peregrinazioan parte hartzeko aukera izan dezaten, urtero, Lurdeserako postulazioa egiten da. Diru batzeia, apirilaren 11 eta 12an egingo da. Asteburu horretan herriko eliza guztien atarietan, meza akaberan, Lurdesa joaten diren laguntzaileen uniformez jantzitakoak peregrinaziorako dirua batzen arituko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!