Oñatiko udala

Lupe de Azpiazu, Jose de Azpiazu gitarra-jolearen alaba, hil berri da

2024/11/15
Card image cap
Jose eta Lupe de Azpiazu, aita-alabak
Luperen eskutik iritsi zen Oñatira aitak utzitako musika-artxibo garrantzitsua eta kartzelan egin zuen gitarratxoa

  Aitaren urratsak jarraituz, Lupe de Azpiazu Aranguren gitarra-jolea eta musikologo zen, XVI, XVII eta XVIII.mendeetako gitarra, laute eta bihuela tablaturetan espezializatuta. Musika konposizio ugari egokitu zituen, gitarraz eta beste soka tresnez jo ahal izateko, eta hainbat disko argitaratu zituen, aitarekin batera eratu zuen Beltz argitaletxean. Musika irakasle izan zen Ginebran eta erretiroa hartu ondoren Kataluniara joan zen bizitzera. Aitarekin gitarra kontzertuak ematen zituen eta 2012an Oñatin izan zen kontzertua ematen, Xabier Ugarte eta Amaia Azpiazurekin batera, Jose de Azpiazuren jaiotzaren mendeurrenaren harira.

  Lupe de Azpiazuri zor zaio aitaren musika artxibo aberatsa Oñatira ekarri izana. Jose de Azpiazuk gitarrarako egokitu eta sortu zituen musika partitura ugari ez ezik, kartzelan zela, lata bat erabiliz, eskuz egin zuen gitarratxoa ere Oñatin dago, Laterandarren komentuan. Aita Madina, aita Mallea eta beste hainbat agustinoen lanak ere bertan gordetzen dira. Asmoa, musika bilduma guzti horiek Eresbilera, Musikaren Euskal Artxibora eramatea da, ikerlari eta musikazale ororen eskura egon dadin. Lehen hartu-emanak izan dira.

  Lupe de Azpiazu azaroaren 5an hil zen, 80 urte zituela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!