Oñatiko udala

Lokomotoraren margotze lanak eta bus markesinen hornidura aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2024/12/05
Card image cap
Hainbat auzo jaitako batzordeek aurkeztutako likidazioak onartzea ere proposatuko da

  Hasi dira postetxe ondoko lurrun-lokomotora berritzen; lokomotoraren egitura metalikoa berritzen ari dira, apurtutako txapak konpondu edo ordezkatuz. Lanen bigarren fasean margotze lanak egingo dira, jatorrian zituen kolore beltza eta gorria mantenduz eta Juanjo Olaizola adituak zehaztutako oinarri teknikoak jarraituz. Margotze lan horien kontratazioa aztertuko da arratsaldeko batzarrean.

  Hainbat autobus markesina hornitzeko gaia ere jorratuko da. Hiru markesina eskuratu nahi ditu Udalak; bat, handia, Olakuan zartatuta dagoena ordezkatzeko eta beste bi, txikiak, Olabarrieta eta Garibaiko bus geltokietan jartzeko. Bidebarrieta, Triana, Atzeko kale eta Olakuako jai batzordeek aurkeztutako kontu zuritzea ere aztertuko da gaurko gobernu batzarrean, eta onartuz gero, agindutako dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aginduko du gobernu taldeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!