Lizaur kalea 5 zenbakiaren atzealdeko transformazio zentroa bota egingo da
AITZUR enpresak egingo ditu Lizaur kalea 5 zenbakiaren atzealdean dagoen transformazio zentroa behera botatzeko lanok. Aipatu zentroa ez da erabiltzen eta oztopatu egiten du eraikinaren atzealdeko bidea, nolabait esanda.
Lanean ari dira Lizaur kaleko 5. zenbakidun eraikin horretan. Igogailua jartzen ari dira, sarrera eta eskailerak ere aldatzen ari dira eta udala bere aldetik, sotoan duen lokala egokitzen ari da, hainbat garaje berri eraikitzeko. Garaje horietarako sarrera hobetzeko helburuz botako da Lizaur kalea 5. zenbakiaren atzealdean dagoen transformazio zentroa.
Lanak esleitzeko prozesura lau enpresa aurkeztu ziren eta eskaintza merkeena egin zuen AITZUR enpresarekin kontratatu dira. Eraisketa lanek 5.800 euroko aurrekontua dute, BEZa kanpo.
Bitxikeria moduan esan, lanok esleitzeko Alkate Dekretua Mikel Biainek sinatu zuen azkenetakoa izan zela, ekainaren 12an sinatu eta azken Osoko bilkuran eman baitzen honen berri.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!