Lide Mantxola Akizuk Gazte Saria irabazi du Bergarako amodiozko gutunen lehiaketan

Jardun elkartearen 33. Amodiozko Gutunen Lehiaketako sariak arratsaldean banatuko dira Bergarako Seminaixoan. 5 sari banatuko dira eta horietako bat, epaimahai gazteak emandakoa, Lide Mantxola oñatiarrak jasoko du.
58 gutun aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Sari nagusia Maialen Akizu urretxuarrak jasoko du (500 euro), eta bigarrena, Barakaldoko Yanick Vergarak (250 euro). Bergarako Ipintza insitututuan eta Aranzadi ikastolan batxilergoa ikasten duten gazteek osatutako epai mahai bereziaren Gazte Saria berriz, Lide Mantxola oñatiarrak jasoko du (150 euro). Bergarako Onena Saria Libe Txintxurretak jasoko du eta azkenik, Parte-hartzaile Berriaren Saria, Ane Zuazubiskar arrasatearrarentzat izango da.
Lide Mantxolak bere buruari idatzitako gutunaz irabazi du Gazte Saria. Ispilu aurreko beldurrari aurre eginda, gutunarekin identifikatuta sentitzen diren guztiei zuzendutako terapia ariketa moduan osatu duela adierazi dio Goiena aldizkariari. Barrenak husteko idazten duela aitortu du eta hasieran hausnarketa baten oharra besterik ez zenari gutun itxura eman eta lehiaketara aurkeztea erabaki zuela adierazi du.
Arratsaldeko 19:00etan egingo da sari banaketa ekitaldia Bergarako Seminaixo aretoan . Bertan, Jarduneko antzezleak arituko dira aurkezpen lanetan eta Txuma Murugarren kantuan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!