Oñatiko udala

Lehen “Oñatiko Unibertsitatea” arkeotopaketa egingo da maiatzaren 25etik 27ra

2022/05/20
Card image cap
“Harrizko lehengaiak Pirinioetako historiaurrean” gaia jorratuko dute 32 ikerlarik

  Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udala-Arrikrutzeko Kobak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan antolatu dira lehen Oñatiko unibertsitatea arkeotopaketa hauek. Lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa babestu eta ezagutzera ematea da helburua.

  Aipatu lankidetza hitzarmenean zerrendatutako jardueretako bat da urtean behin halako topaketa arkeologikoak antolatzea dago, gaia, urtero, ezberdina izango delarik. Baina topaketa hauen bidez Pirinioetako ingurunea aztertzen duten ikerketa taldeen arteko sare-lana sustatu nahi da.

  Datorren astean, maiatzaren 25etik 27ra egingo diren lehen arteotopaketa hauetan Pirinioen historiarreko eta pentintsularen iparraldeko lehengai litikoak gaia aztertuko da. Azken bi hamarkadetan,gai honi buruzko ikerketak dinamika bizia hartu du eta alderdi metodologikoei buruz eztabaidatu eta irizpideak adosten saiatzeko une garrantzitsua dela deritzote topaketen antolatzaileek. Hala, estatuko hainbat unibertsitateko 32 ikertzaile bilduko dira Sancti Spiritus unibertsitatean gaiaz eztabaidatzea. Tartean, Bartzelona, girona, Burgos, Alcala, Leon, Oviedo, Santiago de Compostela, Zaragoza, Salamanca eta noski, Euskal Herriko Unibertsitateko adituak etorriko dira. Hitzaldi eta eztabaida saioak unibertsitateko areto nagusian egingo dira, asteazken arratsaldean hasi eta ostiral eguerdia bitartean.

  Harrizko lehengaiak Pirinioetako historiaurrean izeneko topaketa hauek arduradunak Alvaro Arrizabalaga oñatiarra eta Andoni Tarriño EHUko irakaslea dira. Eta Tarriñok, hain zuzen ere, herritar guztiei irekita egongo den dibulgazio hitzaldia emango du maiatzaren 25ean bertan. El silex en la cuenca vasco-cantábrica y Pirineo occidental desde una perspectiva geoarqueológica izeneko hitzaldia gazteleraz emango da, asteazkenean, 19:30tan hasita eta Sancti Spiritus unibertsitateko areto nagusian.

  Datorren astean egingo den Oñatiko unibertsitatea arkeotopaketa hau lehena izango da, eta berez, iazko udazkenean egitekoa zen baina momentuko osasun egoerak maiatza amaierara atzeratzea eragin zuen. Bigarren topaketa, aurtengo udazkenean egin asmo dute antolatzaileek. Hortik aurrera, gauzak ondo, urtean behin egiten jarraituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!