Lege Soziologia Institutuko hurrengo mintegiak, konpromiso feministak, baldintzapeko askatasuna eta etxebizitzen ingurukoak
Interes orokorreko mintegiak egingo dira Lege Soziologia Institutuan hurrengo asteetan. Adituak biltzen dira, egin duten edo egiten ari diren lanak partekatu eta lan ildo berriei buruz eztabaidatzeko, baina saioak irekiak izaten dira eta interesa duen edozein herritarrek izena eman dezake.
Aste honetan, bihar eta etzi, Legearekiko konpromiso feministak Europa garaikidean: aktibismoaren ikuspegiak, lege-lanbideak eta akademia izeneko mintegia egingo da Sancti Spiritus unibertsitatean. Neurri baten Deustuko unibertsitateak finantzatutako mintegia da eta Deustuko unibertsitateko eta EHUko irakasleek hartuko dute parte, nazioarteko beste unibertsitate batzuetako irakasleekin batera.
Ekainaren 1 eta 2an berriz, Baldintzapeko askatasunaren etorkizuna: ideiak, erakundeak eta praktikak mintegia egingo da, eta hurrengo astean, ekainaren 8-9an, Etxebizitzaren etorkizuna: jabetza erresilienteen eta irtenbide jasangarrien perspektibak” mintegia.
Workshop edo mintegiei buruz eta parte hartzeko aukerei buruz informazio gehiagorako Lege Soziologia Institutura, unibertsitate zaharrera jo daiteke edo bertara telefonoz deitu: 943 783 064 zenbakira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!