Oñatiko udala

Lau herritarrek 100 urte edo gehiago dituzte egun

2023/11/10
Card image cap
Azkenak, irailaren 16an bete zuen mendea

  Berriki hil da Oñatiko amama, 106 urterekin. Lau dira 100 urte edo gehiago duten herritarrak, une honetan, hiru emakume eta gizonezko bat. Nagusienak 102 urte ditu.

  Arantxa Enparantza Urzelai da mendea beteta duten herritarren taldera batu den azkena. Arantxa Enparantzak irailaren 16an bete zituen 100 urte eta udal ordezkarien bisita jaso zuen etxean; lora sorta eta beste oparitxo bat eraman zioten, herritar guztion izenean, ohikoa denez. Arantxa Enparantza, Usakoko alaba, Antonio Izaga Arrazolarekin ezkondu zen. Txilen familia dauka, eta haiei eskutitzak idaztea urteetako afizioa izan du. Egun ezin du baina hango senitartekoak gogoan dute eta beragatik asko galdetzen ei dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!