Bost eskaera jaso dira Zubillaga eta Olabarrieta auzoan dauden hiru udal etxebizitza sozialak alokatzeko
Zubillaga auzoko 38, lehenengo ezkerra eta Olabarrieta 28, lehenengo eskuma eta ezkerra dira Udalak alokairura atera dituenak. Izaera sozialeko etxebizitzak izaki, diru sarrera urriak eta etxe premia duenari alokatzea da helburua. Baina oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Oñatin gutxienez azken 5 urtetan erroldatuta egon eta bizitzea ezinbestekoa da eta horrezaz gain, eskatzaileen eta bizikidetza unitatearen urteko diru-sarrerak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino 1,7 aldiz handiagoak ez izatea.
Bost eskaera jaso dira Udalak alokairura atera dituen hiru etxebizitza horietako bat hartzeko. Bi eskaeretan errentan hartuko luketen etxebizitzaren inguruan ez da preferentziarik zehaztu eta hirurak aipatzen dira. Beste hiruk ordea, Olabarrietako etxebizitzaren bat errentan hartzea eskatzen dute.
Eskaera guztiak, zehaztuta dagoen baremo baten arabera neurtuko dira. Eskatzaile bakoitzaren gizarte eta familia egoera, orain arte izan duen bizilekuaren egoera, lan gaitasuna eta egoera ekonomikoa egiaztatu eta baloratuko dira. Horren arabera, puntuaziorik altuena lortzen duten eskatzaileei alokatuko zaizkie udalak Zubillaga auzoko 38an duen lehenengo ezkerra eta Olabarrieta auzoko 28an dauden lehenengo ezkerra eta eskuma. Hileko errenta berriz, maizterraren diru sarreren arabera finkatuko da gerora.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!