Larunbateko argi-etenaren ondorioz egin diren maniobra batzuk eragin dute goizeko argi-eten berria
Kurtzebide eta Aita Lizarralde kaleko transformazio zentroen arteko lurrazpiko argindar sarean izandako kortozirkuituaren ondorioz argindarrak salto egin zuen larunbatean, 13:30ak inguruan. Bustinzuloko azpiestazioa automatikoki gelditu zen, segurtasuna bermatze aldera eta gaur ere beste horrenbeste geratu da, baina hornidura lehenago normaldu da.
Kurtzebide eta Aita Lizarralde kaleko transformazio zentroen arteko lotura isolatu egin zen zapatuan eta bi zentroak beste hornidura linea batzuetara lotu ziren, behin behinean. Gaur, linea ezberdinen kargak parekatu edo ekilibratzeko maniobran arazoren bat gertatu da eta argindar hornidura eten egin da. Lineak berriro konektatu dira eta 10-15 bat minuturen buruan, hornidura normaldu da, herrigune osoan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!