Oñatiko udala

Lapurrak Olakua tabernan sartu dira bart

2023/06/20
Card image cap
Txanpon makinako dirua eraman dute

  goizaldeko 4:00ak inguruan lokaleko alarmak jo du eta zerbitzua ematen duen enpresako ordezkariak Ertzaintzarekin eta negozio jabearekin harremanetan jarri dira. Berehala hurbildu dira tabernara baina ordurako lapurrak alde eginda zeuden. Lokal barruko kameretan erregistratu denez burua kaputxaz estalita zuten bi lagun izan dira lokalera sartu eta zuzenean txanpon makina apurtzera joan direnak. Bertan zegoen dirua eraman dute. Lapurrak, tabernako sarrera nagusiaren ondoan dagoen kristaletako bat kenduz sartu dira lokalera. 13. aldia da, 34 urteetan, Olakua tabernan lapurretara sartzen direla.

  Ertzainek inguruak miatu dituzte, eta hatz marka eta bestelakoak bilatzen aritu dira. Ikerketa zabalik dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!