Oñatiko udala

Langabeziak, gora egin du 5. hilabetez jarraian Oñatin.

2012/04/13
Otsaileko datuekiko pertsona bakar bateko aldea izan da herriko langabetuen kopuruan.

  Martxo amaierako datua apenas ez dela aldatu esan genezake. Ez behintzat datu orokorrari begira. Otsaila akaberan, 457 ziren lan gabe herrian zeudenak, eta martxo amaieran berriz, bat gehiago, 458.

  Lana topatu ezinda dabiltzanen sexuari erreparatu ezkero ordea, hor bai badago zer komentatua, gizonezko langabeen kopuruak behera egin baitu azken hilean, eta emakumezkoenak gora. Martxo akaberan, otsailean baino 5 gizonezko gutxiago zeuden langabezian Oñatin. Egoera berean zeuden emakumeak berriz, otsailean baino 6 gehiago ziren.

  Langabetuen adinari erreparatuta berriz, 25 eta 44 urte artekoak dira ugarienak. Egun, Oñatin erregistratuta dauden langabetuen erdiak baino gehiago, 25 eta 44 urte artekoak dira.

  Azken hilabetean langabeziak gora egin du gurean baina baita inguruko herrietan. Debagoienera begiratuta, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan izan ezik, gainontzeko herri guztietan gora egin du.

  Oñatin, gorantzako joera izan duen bosgarren hilabetea da jarraian, iazko azarotik langabeziak gora egiten jarraitzen baitu gurean. Une honetan, langabezia tasa ehuneko 8.58 da, azken hilabeteetako tasarik altuena eta orain bi urteko mailara garamatzana, hau da, 2010eko martxo akaberako mailara berriro garamatzana.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!