Oñatiko udala

Langabeziak, bigarren hilabetez jarraian behera egin du gurean.

2014/05/07
Apirila amaieran, Oñatiko 483 langabetu zeuden Lanbideko zerrendetan izena emanda, martxoan baino 10 gutxiago.

  Azken bi hilabeteotan otsailean izan zen langabezia igoera neutraldu edo, egin dela esan genezake eta une honetan, Oñatiko langabezia tasa urtarrileko mailaren pareko da berriro: % 9.20 hain zuzen ere.

  Baina datu orokor honek beste xehetasun ez hain baikorrak ezkutatzen ditu. Apirilean zehar Oñatin, gizonezkoen langabeziak egin duelako behera, ez ordea emakumeena, honek, gora egin baitu. Adinka, 25 urtez gorako gizonezkoen artean jaitsi da bereziki langabezia tasa gurean eta 25-44 urte arteko emakumeen artean berriz, igo.

  Orain urtebeteko datuekin konparatuz gero, aldea askoz handiagoa da. Iazko apirilean, langabezia % 9.8koa zen eta 514 lagun zegoen lana topatu ezinda, aurten, garai berean baino 31 gehiago. Hori ez da berria, eskuartean ditugun datuen arabera, 2013a izan baitzen Oñatin langabe gehien kontabilizatu zen urtea. 2013ko urtarrilean esaterako, % 10.15eko langabezia tasa neurtu zen, azken urteetako altuena.

Langabeziak apirilean behera egin zuen arren, egoera zuzentzen ari denik ez du uste Mikel Biain, alkateak. Udalak berak, Foru Aldundiaren enplegu planaren baitan 8 langabetu kontratatu zituen apirilean zehar. Eta orokorrean, esan bezala, LANBIDEn erregistratutako herriko langabeak martxoan baino 10 gutxiago izan ziren.

  Oñatin bezala, Debagoienean ere, langabetu kopuruak behera egin zuen apirilean zehar, 25 gutxiago erregistratu ziren.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!