Oñatiko udala

Landaola Saria eman diote Artzain Eskolari

2022/03/07
Card image cap
Urteetako ibilbidea saritu nahi izan du Landaola Federazioak

Landaola elkarteak landa eremuaren garapenaren alde lan egiten du eta Gipuzkoako sei landa garapen elkartek osatzen dute, tartean, Deba Garaia eskualdeko elkarteak. Gipuzkoako landa garapena proiektuei aitortza egin asmoz sortu ziren Landaola sariak eta bosgarren edizioan, Gomiztegiko Artzain eskolari urteetako ibilbideari saria eman zioten, ostiralean.

  Arantzazuko Artzain eskola 1997an sortu zen. Bederatzi ikaslerekin ekin zion bideari eskolak baina 25 urteetan 307 ikasle inguru hezi ditu artzaintzaren inguruan, tradizioa eta azken joerak uztartuz. Prestakuntza teoriko-praktikoa eskaitzen du, ekintzailetza, lankidetza edota ardien eta ahuntzen balio-katearen ezagutza integrala ikasgaietan txertatuz. Artzain eskola sektorea biziberritzeko erreferentziazko eragile da eta horixe aitortu nahi izan dio Landaola Federazioak urteetako ibilbideari saria emanda.

  V. Landaola sarietan beste hiru saritu aipatu behar dira, Gomiztegiko artzain eskolarekin batera: erakunde pribatuaren saria Baserritik zuretzat kooperazio proiektuarentzat izan da, erakunde publikoaren saria Hernaniko udalari eman zaio eta emakumeak landa eremuan saria Nagore Martini.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!